OTSAILEKO PROGRAMAZIOA

Otsaileko programazioa prest dugu. Hilabetea Emma Thompson-ekin hasiko dugu. Ondoren, Anaïs Volpé, Aki Kaurismaki eta Elia Suleiman zuzendarien historioak izango ditugu pantaila handian. Truebako zinema aretoan (astearteetan), ikusi ahalko dituzue programazio berezi hau.

OTSAILAK 7: GOOD LUCK TO YOU, LEO GRANDE (2022)

Nancy Stokes, erretiratuko eskola irakaslea, abentura eta sexu pixka bat nahi du. Sexu ona. Bere senar zenak, Robertek, etxe bat, familia eta bizitza baten antzeko zerbait ematen zion, baina ez zuen inoiz sexu onik izan. Orain, Robert hilda dago eta Nancyk bere plana martxan jarri du. “Leo Grande” izen exotikoari erantzuten dion gigolo gazte bat kontratatuko du.

Otsailaren 7an, Emma Thomson pantaila handian ikusteko aukera edukiko dugu eta gainera, bera izango da, sexu bila dagoen irakasleari bizia emango diona. Ez galdu! Saio bakarra da!

OTSAILAK 14: ENTRE LES VAGUES (2021)

Alma eta Margot banaezinak dira. Gaztaroko energiari eta mundua konkistatzeko gogo sutsuari eusten dioten bi lagun onenak dira. Biek aktore-karrera arrakastatsu baten amets bera dute. Urrats bat gehiago egingo dute Parisen profil altuko obra batean protagonista eta ordezko gisa aukeratzen dituztenean.

Lortuko ahalko dute karrera arrakastatsua izatea? Hurbildu otsailaren 14ko saiora eta aurkitu galdera horren erantzuna. Alma eta Margot zuen zain egongo dira!

OTSAILAK 21: MIES VAILLA MENNEISYYTTÄ (2002)

Otsailaren 21ean, Aki Kaurismaki-ren atzera begirakoaren azken saioa edukiko dugu. Ez galdu! Ez dugu hainbeste aukera izango, zuzendari honen lanak pantaila handian ikusteko!

Oroimena guztiz galdu duen gizon batek bizitza berri bat hasi behar du eremu marjinal batean, gizartetik baztertuta dauden pertsonekin batera.

OTSAILAK 28: IT MUST BE HEAVEN (2019)

Elia Suleiman zuzendaria munduko hainbat hiritara joango da bere jaioterriarekin, Palestinarekin, dauden antzekotasunen bila. Esan daiteke, halaber, Suleimanek Palestinatik ihes egiten duela etxe berri baten bila, soilik ohartzeko Palestina bere atzetik dabilela. Hori dirudi, edozein lekutara doala ere. Bizitza berri baten promesa akatsez beteriko komedia bihurtzen da laster.

Gerturatu otsailaren 28an eta bidaiatu dezagun Elia Suleiman zuzendariarekin. Bidaia merezi du.


One thought on “OTSAILEKO PROGRAMAZIOA

Leave a Reply